Aurten 31 ekipak parte hartu dute Maixan eta Veroniquek antolatutako mus txapelketan. Finalak otsailaren 10ean egin ziren eta Xabi Péral eta Xan Ondicola atera dira txapeldun. Txapeldunordeak Thomas Lafitte eta Patrick Etchegaray izan ziren, hirugarren Julen Pradine eta Romain Guedes, laugarren Joana eta Leon Urbistondo. Bigarren mailan Denis Indarra eta Pantxika Etcheverria izan ziren irabazle, Peio Larralde eta Bastien Arribillagaren aurka, hirugarren mailan Mickael Azkarraga eta Daniel Calvet irabazle, Elodie eta Aurélie Ibarluciaren aurka. Txapelketa ondotik zintzur bustitzea egin zen pintxoekin ekipak eskertzeko.