Joan den otsailaren 2an 30 bat lagun bildu ziren Turismo Bulegoaren biltzar orokorrarentzat. Oro har udako hilabeteetan jende guttiago ibili da 2010ko sasoinari begiratuz, dudarik gabe, lotua da aurtengo uda ez baita famosa izan. Beharrik sasoin gibel polit bat izan dela eta hor frekantazioek gorakada bat ezagutu dute.
Geroari begira proiektu batzuk pentsatuak dituzte: espazioaren berrantolatze bat eta webgunea bukatu –www.sare.fr–. Aurkeztuak izan ziren 2012an eginen diren ekintzak ere, berrikuntza batzuekin: lehen aldiko Foires aux dépliants deituriko azoka antolatuko da maiatzaren 24an, hau da, turismo bulegoen biltzar bat, nun bakoitzak bere aktibitateak aurkeztuko dituen. Eta aurten, kontrabandisten lasterketa goizez eginen da.
Finantziarioa ere aipatu zen eta notatzekoa da Sarako Turismo Bulegoak 2.180 euro bildu zituela Telethonarentzat.