Maixan Arribillaga zendu da

Franck DOLOSOR 2012ko otsailaren 23a

TTIPI TTAPA

Bat-batean zendu eta, joan den otsailaren 9an bere azken egoitzarat segitua izan zen Marie Jeanne Mauchamp, sortzez Arribillaga. Herrian biziki ezaguna zen Arre­txea eta San Josep eskoletako irakaslea izan baitzen luzaz, 70ko hamar­ka­datik 1988ra arte, erretiroa hartu arte. Gainerat, erretiroan ere gazteen artean segi­tu zuen­ lanean bereziki ikasteko zailtasunak zituzten ikasleak lagunduz. Urte ho­rie­tan, ehunka haur pasa dira Madame Mauchamp eskola emailearen eskueta­tik. Gazte-gaztetik irakasle izan nahi zuen bere izeba Marie Jeanne Arribillaga ira­kas­le­­ ezagutuaren urratsak segitzeko. Sorterriari, fedeari eta familiari biziki atxikia zen eta berriki aktualitaterat itzuli zen pixka bat Arribillaga familiaren kantu bildu­ma aberatsa plazaratu zuelarik herriko zonbait kulturazalerekin. Doluminak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun