Jendarmeek gas negargarriekin urrundu dituzte atxilotuei elkartasuna erakutsi dietenak

Franck DOLOSOR 2012ko otsailaren 23a

Atxiloketen berri izan bezain laster, lagun eta senide ugari hurbildu zen protesta egitera. Franck Dolosor

Elkarretaratze jendetsuak egin dira elkartasuna adierazteko

Kalapita haundia iragan zen Ibarrunen joan­ den otsailaren 14an 40 bat jendarmek herriko bi ahizpa, A.L. 22 urtekoa eta N.L. 21 urte­koa, arrastatu zi­tuz­telarik beren burasoen etxean. Biak­ Segi taldeko ki­deak dira eta leporatu zieten lotura izatea iaz Senperen berean udako etxe baten kontra gertatu omen zen atentatu saiakerarekin.

 

5 orduz miatzen

Polizia operazioa goizeko 6etan hasi zen: bi ahizpak atxilotu, etxea eta autoak miatu, eta ordenagailuak eraman zituzten jendarmeek. Goizeko 11ak aldean, bi ahizpak etxetik atera zituzten eta orduan Ahetzeko bidean elkartasunez bilduak ziren ezker abertzaleko hogoi bat lagun urruntzeko gas negargarriak bota zituzten jendarmeek. Argazkilari batek ere gas mingarria irentsi zuen. Bi ahizpak Paueko jendarmeriarat eraman zituzten galdeketak egitera, baina biharamun gauean berean zaha­rrena libro utzi zuten kargurik gabe. Gazteena, ahatik, Pariserat eraman zuten otsailaren 16an. Burasoak eta gazte baten mutil-laguna ere en­tzunak izan dira polizia etxeetan.

Atxiloketak gertatu zirenetik elkartasunezko elkarretaratze jende­tsuak egin dira Herriko Etxearen aitzinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun