Bertizko Turismo Partzuergoa mendizale boluntarioen bila dabil, Baztan-Bidasoaldeko mendi ibilbide borobila egiteko. Interesa dutenek izena eman dezakete emailez edo telefonoz Partzuergoarekin harremanetan jarriz. Martxoan ikastaroa eginen da eta udaberrian irteerak markaketa egiteko. Bertzetik, lehen sorospenen inguruko ikastaroa ere egiten ari da, monitoreen laguntzarekin. Urdazubiko Ikaburua jatetxeak eta Makullukoborda (Elizondo), Etxezuria (Ziga), Martiornia (Oiz) eta Erretenekoborda (Bera) landetxeak parte hartzen ari dira. Aipatu, gisa berean, Partzuergoa Navarturren egon dela berriki, bere alojamendu, aktibitate eta jatetxeen eskaintzaz gain, hainbat promozio eskainiz.