Azken urteotako tenperatura baxuenetakoak otsail hasieran

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Gorramendin -12,8 gradura ailegatu da termometroa

Elurra, horma eta ho­tza. Otsail hasierako eguraldiaren ezau­ga­rriak horiexek izan dira. Termometroak as­pal­diko tenperaturarik ba­­xuenera ailegatu baitira­.

Azken hamar urteotako datuei erreparatuz, 2005eko otsailaren 28an neurtu zen tenperaturarik hotzena Gorra­men­din, 12,7 gradu zeropetik. Aurtengo otsai­laren 3an, aldiz, zero azpitik 12,8 gradu neurtu zituen estazio meteorologikoak. Egun hori izan zen aurtengo orain­ arte­ko ho­tze­na, eta minimoak ez ziren zero gra­du­tara ere ailegatu. Leitzan eta Areson ere aski tenperatura ba­xuak neurtu ziren, 9 eta 9,5 gradu zero azpitik, hurrenez hurren.

Otsailaren 7a ere aski hotza izan zen. Go­rra­mendin, adibidez, 11,4 gradu zero azpitik neurtu­ ziren, eta Amaiur­, Irurita eta Leitzan zazpi gradu zeropetik. Eta bide bere­tik joan zen otsai­laren 8a ere. Gorra­mendin 12,7 gradu zero­ azpitik neurtu­ ziren, eta Leitzan, berriz, zazpi gradu ze­ropetik.

Bertzetik, aipatzekoa da, hezetasuna eta haizea kontuan hartuz, sentsazio termikoa are baxuagoa izan zela egun horietan. Adibide bat emate aldera, otsai­laren 8an, Gorramendin 19 gradu zero azpikoa zen.

Goiko taulan otsai­la­­ren 3an eta 7an es­kual­­deko estazio meteorologikoetan neurtu ziren tenperatura ma­xi­mo eta minimoak ageri­ dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun