Otsailaren 27a Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapen eguna da. Duela 35 urte aldarrikatu zuen saharar herriak errepublika, 1976ko otsailaren 26an Espainiako azken soldadua Saharatik atera eta hurrengo egunean, hain zuzen. Eta hori modu berezian gogoratu nahi izaten du Saharaztan taldeak.
Urtero eskualdeko toki bat aukeratzen du ekitaldiak egiteko eta aurten, Sunbilla aukeratu du. Otsailaren 24an eginen da besta, Sahara sahararrentzat lelopean.
Egitaraua
Arratsaldean hasiko dira ekitaldiak. 17:00etan haurrendako jokoak izanen dira frontoian. Ondotik, 18:30 aldera, elkarretaratzea eginen da plazan Sahara sahararrentzat lelopean. 19:00etan Sahara okupatura brigada izenburupean hitzaldia izanen da Erratzuko gazteen eskutik. 21:00etan afaria eskainiko da, eta saharar erara egindako couscousa dastatzeko aukera izanen da, bortz eurotan.