Herriko jubilatuen bazkaria

Fernando ETXEBERRIA 2012ko otsailaren 22a

Giro ederrean bazkaldu zuten jubilatuek otsailaren 12an Barranka ostatuan. Fernando Etxeberria

Herriko jubilatuek bazkaria egin zuten otsai­laren 12an. Hasiera batean, otsailaren 5ean egitekoa zen, baina egun horretan egindako elurraren eta ondorengo izotzaren ondorioz, astebete atzeratzea erabaki zen.

Hildako bazkideen aldeko mezaren ondotik, Barranka ostatuan elkartu ziren, bazkari eder bat eginez eta kanpoko hotzari aurre egiteko berogailuaren goxo­tasunean, kan­poan hiru gradu zero az­pitik neurtu baitzituen termometroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun