Inauteririk ez, baina parranda bai

Fernando ETXEBERRIA 2012ko otsailaren 22a

Afaria eta musika antolatu ditu Udalak martxoaren 3rako

TTIPI-TTAPAren au­rreko ale batean, aurten ez zela inauteririk ospatuko aipatu genuen. Eta horrela izanen da, baina Udalak inauterien seinale gisa edo, gutxienez festa egun bat antolatu nahi izan du.

Hala, Udalaren ekimenez, Barranka ostatuan afaria eginen da eta ondotik, parranda egiteko aukera izanen da Joxeanjel akordeoilariarekin, bildutako guztiei kanturako eta dantzatzeko aukera eskainiko baitie. Festa hau martxoaren 3an, larunbatarekin, izanen da, 21:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun