Bertso berriak Aldapari jarriak

Markel LIZASOAIN 2012ko otsailaren 22a

Hogeita hamar bete ditigu

urte honetan frontonak,

bertso hoiekin nolapait eman

nahi nition zorionak;

inez geroztik, herriko neskatx,

mutiko, andre-gizonak

zenbeste aldiz sanjuanetan

hor elkarrekin egonak.

Dagola zutik egin ditzala

oraindik urte sail onak.

 

Hameika koadro, idor ederra,

hiru maila jarlekuak.

Duela urte gutxi, gainera,

patu zititen fokuak.

Turixtak-eta hunara etortzin,

hunatx zer diren juzkuak:

“Herri txar honek a ze frontoia”

egotten dire harrituak,

aritzera ere majin bat aldiz

ondoko herritakuak.

 

Zer ote ziren lehengo pareta

laxo hartako izerdiak,

potarria’re hurbil omen zun

elizako atariak.

Esan diteke zaharra bota

zuela fronton berriak,

baino lehenio itzali ziren

laxoko jokalariak,

ezker paretak ekarri ditu

geroztik pilotariak.

 

Erremintako gaztia eta

eskuzko pilotaria,

oraintxen ere joko luzeko

balagoke koloria,

inoren inbidirik gabeko

koadrila dotoria,

ezker paretan jarria dago

indar guzia ordia,

bizian martxak agintzen baitu

hortik irabazbidia.

 

Pilotaren bat baldin badaile

harata eta honata,

maiz iduri du mintzo zarela

oihartzuna aterata.

Teilatua unge duzula

edo itxaxuratik arraka,

asots haundiko izaten seitu

eta, xirriki-xarraka,

gure herriko hixtorin parte

urte askoan, Aldapa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun