Elurrarekin eta hotzarekin baina giro ederrean joan dira inauteriak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 22a

Mozorro andana ikusi ziren inauterietan. Katixa Oteiza

Gisa guztietako mozorroak ikusi dira etxez-etxeko eskean

Hotzari eta elurrari gogor egin, eta otsailaren 4an eta 5ean inauteriak ospatu ziren Gaz­telun. Mota guztietako mozo­rroak ikusi ziren: piratak, printzesak, pailazoak, oiloak, polizia eta presoa... Elurra eta tenperatura hagitz ba­xuak izan ziren, baina primeran joan ziren.

Larunbat arratsal­dean, etxez-etxe pusken bila ibili ziren Maialen, Leire eta Maitane trikitilariekin, eta etxe batzuetan ohiko geldialdia egin eta merendu ederraz gozatu zuten. Lerro hauen bi­dez, eskerrak horregatik.

Gauean, berriz, afaria egin zen eta 45 bat lagun elkartu ziren, festa igande goizera arte luzatuz. Igandean, bazkaria eta afaria egin ziren.

Otsailaren 19an, baz­karia eta afaria egitekoa zuten gaztetxoak so­bratutako puxkekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun