Aurtengoan ere giro ederrean pasatu zaizkigu herriko inauteriak. Hainbat mozorro ikusteko aukera izan dugu: deabruak, ijitoak, tenistak, sevillanak, pailazoak, mexikarrak, Super Mario... Hotz haundia egin arren, gazteak goiz-goizetik animatu eta eskean ibili ziren auzoz-auzo.
Ortziralarekin, bazkaldu eta ohiko ibilbidea egin zuten hamabortz bat lagunek. Larunbatean, ordea, talde haundiagoa elkartu zen, berrogei gazte inguru, eta umore ederrean ibili ziren Etxalarko Irune eta Itsaso musikariekin. Gaueko afarian ere jende aunitz elkartu zen Herriko Ostatuan, ehun bat lagun bai behintzat. Eta ondorengo besta ere luzatu egin zen, batzuena bertzeena baino gehiago.
Igandean ere, bazkaltzerako orduan, gazte dezente elkartu zen eta arratsaldeko txokolatadara ere haur asko animatu ziren.