51 familiek egin dute egur lotea jasotzeko eskaera

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko otsailaren 22a

Altzuri enpresak aterako du aurten egurra

Egur loteak esk­a­tzeko Udalak irekitako epea akitu da eta 51 etxebizitzetatik jaso da eskaera. Behin egurra zeinek nahi duen jakinda, hemendik aurrera, eguraldiak uzten duen neurrian, Udala egur loteak ateratzeaz arduratuko den enpresarekin ha­rremanetan ja­rriko da lanak noiz hasi zehazteko.

Gogoratu, Udalak egindako enkantearen ondotik, Sunbillako Al­tzuri enpresari esleitu zizkiola lanak. Alkaxuri alderditik aterako ditu egur loteak eta egur tona bakoitzeko 29,10 euro kobratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun