Urrezko Aizkoran, jokatu berri diren finalaurrekoetan Ander Erasunek eta Juanjo Lopezek ez dute finalerako txartela lortu, Otaño eta Otaegiren aurka galdu ondotik. Lehia gogorra izan zen, azkeneko momentura arte ez baitzen finalerako bidea nor eskuratuko zuen argi izan. Azkenean, ordea, bertzeek irabazi zuten. Erran beharra dago, hagitz txapelketa txukuna egin dutela Lopezek eta Erasunek, baina batez ere Erasunek. Zorionak, motel!