Orakunde

Arkaitz MiNDEGIA 2012ko otsailaren 22a

Inauteri egun ofizialak ailegatzean, ortzegunarekin, Orakunde iristen da baztandarrendako. Badira urte dezente Oronoz-Mugairira gure herriko txistulariak joaten direla beraien txistu soinuekin herria alaitzera. Urte batzuk atzera eginez, Makutso bere alabarekin eta Fermin lagun zuela hasi ziren, eta orain, berriz, Maribel bere semearekin eta Fermin atabalariarekin joaten dira. Segi horrela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun