Joan ziren aurtengo inauteriak, baita ederki joan ere umore, joare eta mozorroen aldetik. Baina aurengo inauterietan Foru Poliziarekin hainbat eta hainbat gertaera pasatu dira. Erran, bai astelehen eta bai astearte goizean, desfile garaian herritako jendearen autoak geldiarazten ibili zirela, karrozei ere isunak jarri zizkieten... Eta arratsaldez herrian barna edozein tokitan kontrolak paratu zituzten...
Eta horiek denak alde batera geldi daitezen, lanean ari da Udala. Isunak eta istiluak bertan behera gelditzea nahi baitu. Izan ere, gure herriko inauteriak hiru herrietako jendearen eta hiru tokien arteko hartuemanean oinarritzen dira, orain batzuei bisita eginez eta gero bisita bueltan hartuz...