Otsailaren 3tik 5era ospatu ziren inauteriak, eta urtero bezala, ez zen otordurik faltatu.
Ortziralarekin afaria egin zen, giro ederrean, berandu arte luzatu baitzen, altxafero eta guzti! Larunbatean, ekitaldi nagusia bihurtu denaren txanda etorri zen eta baserriz-baserri ibili ziren gazteak puskak biltzen, mozorroturik eta traktoreko gurdia estalpe eta guzti apaindurik, hotzari aurre egiteko. Herrira itzultzerako aspaldixko ilundua zuen, eta itzulian ibili ez zirenek afaria izan zuten. Herrian ere ibili ziren gaztetxoak puskak biltzen.
Igandeko bazkariarekin akitu ziren aurtengo inauteriak.