Lau urtetik behin, Udalaren aldaketarekin afaria egiten dute udalean sartzen direnek eta ateratzen direnek. Aurten, berandu izan arren, otsailaren 10ean egin zen Hilarion jatetxean. Maiatzeko hauteskundeetan ez zen talderik aurkeztu eta bigarren deialdian, abenduan, osatu zen udal berria. Horregatik egin da afaria berandu.
Herri sarrerako panela
Aitzineko Gobernuak obrak aurkezteko herri sarreran paratu zuen panela, bertako ostatuen, landa-etxeen, dendaren eta bainuetxearen publizitatea egiteko erabili nahi da. Hala behintzat, etortzen denak informazioa izanen du. Herri txikietan denetaz balitu behar dugu.