Ur pistola erosi du Udalak, karrikak garbitu ahal izateko eta herriari irekia utzi dio bere erabilera. Karrikak garbiak mantentzeko eta paretetako goroldioa eta zikinkeria presioarekin kentzeko erabilgarria da.
Dagoeneko lehenbiziko proba ere egin da, haurren parkera doan paselekuan. Baina hilerriko bidaskak ere eginen dira, bereziki arriskutsuak daudelakoz. Orain ez dago aitzakiarik nahi duenak bere karrika eta paretak edo nahi dena garbitzeko.