Bardoak 2012 izeneko Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren barne, saioa jokatu zen otsailaren 3an Casino elkartean. Afariaren ondotik, bertso saioa jokatu zuten Malerrekako Jituk –tartean Maialen Belarra herritarra– eta Barañaingo Beteranoak taldeek. 80 bat entzule elkartu ziren elkartean, eta bertsoekin gozamen haundia hartu zuten. Azkenean etxeko taldeak eraman zuen jokoan zegoen puntua.