Xabierrera ateraldia

Nerea TELLETXEA 2012ko otsailaren 22a

Urtero bezala, Xa­bie­rraldian parte hartzeko autobusa antolatu du Erre­ka Kirol Elkarteak. Martxoaren 10an, larunbatan, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatu­ra joan behar da edo 948 450271ra deitu. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da bazkide ez direnentzat eta 12 eurokoa bazkideentzat. 

Autobusa goizeko 5etan aterako da Iruñeraino. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Akitzerakoan, autobusa Xabierretik Doneztebera itzuliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun