Hamabortzero filmak eskainiko dira haur eta helduentzat

Nerea TELLETXEA 2012ko otsailaren 22a

Lehenbiziko pelikula igandean emitituko da

Mendaur eta Erreka guraso elkarteek zinema martxan paratu dute. Hilabetean bitan, bi igandetan, eta hamabortzero bi pelikula eskainiko dira, bata ttikiendako eta bertzea, gazte eta helduendako.

Lehendabiziko emanaldia otsailaren 26an izanen da eta eskainiko diren filmak hauek izanen dira: Pitufoak (16:00etan) eta X men, lehendabiziko belaunaldia (18:30ean). Emanaldi hauek ekainera bitarte izanen dira, udan etenaldia eginen da eta heldu den udazkenean b­e­rriro jarraituko dute. Ikusleek sarrera gisa euro bat ordaindu beharko dute, horrela guraso elkarteek gastuak estali ahal izateko.

Aipatu, ekimen honetan Burrunba Gazte taldeak baliabide teknologikoekin lagunduko duela eta Udalak zinema aretoa utziko duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun