Guraso Elkarteak deituta, otsailaren 7an bilera egin zen eta Guraso Elkarteko juntan sartuko diren hiru lagun berrien izenak atera ziren.
Bi urtez egon ondotik, junta utzi dutenak Idoia Zunda, Xole Gartzia eta Azucena Carro dira. Bertze urte batez segituko dutenak, berriz, Pilar Korta eta Iciar Mikelperizena dira eta sartu diren berriak Ines Elizondo, Maite Jorajuria eta Itziar Altzuri.