Kantu zaharren eguna eginen da martxoaren 10ean kanpinean

Maider PETRIRENA 2012ko otsailaren 22a

Kantuak Anjel Mariezkurrena eta bere taldeak zuzenduko ditu

Kantu zaharrak kantatzea gustuko dutenek aukera ezin hobea izanen dute martxoaren 10ean gure herrian, Ariztigain kanpinak Kantu Zaharren Eguna antolatu baitu egun horretarako.

14:00etan bazkaria izanen da, eta aipatu, izena ema­teko azken eguna martxoaren 6a, asteartea, dela. Kanpinera deitu­ beharko da (948 450540). Bazka­riak 32 euro balio ditu eta baz­karia eta arra­tsal­deko pintxoen truke 40 euro ordaindu beharko dira.

Bazkaldu ondotik, arra­tsalde guztian kantu zaharrak abesteko tenorea izanen da, Fran­­tzisko akordeoilariaren laguntzarekin. Anjel Mariezkurrenak eta bere taldeak eginen dute kantuen gidari lana.

19:30 aldera pin­txoak izanen dira indarberritu eta kantuan segitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun