Orain dela hiru aste, EITBko Finlandia programan Etxalarko publikoa izan zen. Kontua da, programakoak hagitz kontent gelditu zirela herritarrek bertan izan zuten jarrerarekin eta programatik eskerrak eman dituzte eta berriro joateko gonbidapena ere luzatu dute.
Martxoaren 6a izanen da eguna, eta oraingoan ere beraiek jarriko dute joan-etorrirako autobusa. Beraz, aurrekoan bezala, ongi pasatu eta irri batzuk ateratzeko 16 urte baino gehiagoko edonor gonbidatua dago. Martxoaren 2a baino lehen 697 397567ra (Irune) deitu izena emateko.