Baionako Elkar liburudendako ekitaldi aretoan III. Lezeen Egunaren aurkezpena burutu da, Lapurdiko Sara, Nafarroako Ikaburu (Urdazubi), Zugarramurdi eta Mendukilo, Gipuzkoako Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa) eta Bizkaiko Pozalagua eta Kobenkoba (Karrantza) lezeek antolaturik. Anaitutako Lezeen hirugarren jardunaldi hau martxoaren 4an, igandea, burutuko da, lurpeko mundu hau, gertukoa bezain ezezaguna, jendartearengana hurbiltzeko xedez. Sarreretan beherapenak eta jarduera bereziak izanen dira pizgarri nagusiak.
Aipatu zortzi lezeek mugaz gaindi anaiturik lan egiten dute “Mugarik gabeko lurpea” bezalako proiektuetan pasio bat partekatzea helburu dutela: “seigarren kontinente” delako lurpeko inguruaren aurkikuntza.
Lezeen Eguna
Hirugarren urtez segidan Lezeen Eguna abian jarri da lurpeko mundua ahalik eta persona gehienek aurkitzea ahalbidetzeko asmoz. Bere jendearteari bere edertasuna eta berezitasunak erakustea ere bada leze bakoitzaren helburua. Hain zuzen ere, hurrengo igandean, matxoak 4, leze hauetako edozeinen bisitariak %50eko beherapena izanen du sarreren prezioan. Modu berean, kobazulo bakoitzaren sarreran kutxa bat aurkituko du, non Sarako Picassaria Hotelean (Lapurdi) bi pertsonendako asteburuko egonaldi batean (gosariak barne) zozketan parte hartzeko doako txartela sartu ahal izanen du. Bertzetik, leze bakoitzean jarduera bereziak eginen dira jardunaldi berezi hau dela eta.
Ikaburu – Urdazubiko Lezeak
GAIA: Alkerdiko Lezean dauden historiaurreko grabatuak dira beren proposamena Lezeen Egunerako. Duela 13000 urte eginiko labar-pintura hauek ez daude oraindik jendeaurrean ikusgai, horrenbertzez jarduera honek balio erantsia dauka.
DATA: Martxoak 4, igandea. Arratsaldeko 16:00etan izanen da eta gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izanen dute; beraz, 948 599 241 telefonora deituz aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da.
TOKIA: Urdazubiko Lezeak.
Informazio gehiago jasotzeko: 948 599 241 / info@cuevasurdax.com / www.cuevasurdax.com
Zugarramurdiko Lezea
GAIA: Nolakoa izanen litzateke Sorginen Herriaren historia ustez eskualdeko akelarrerik handienak egiten ziren Lezea eduki gabe? Sorgin batek Zugarramurdiko tokirik nabarmenenak, adibidez sorginen etxeak, erakutsiko ditu, leze ospetsua eta jendea batu zituen istorio dramatikoa kontatzen duen bitartean.
NOIZ: Igandea, martxoak 4. Bisita gidatuak euskaraz 12:00etan eta gazteleraz 17:00etan izanen dira.
TOKIA: Bisita herriko plazan hasiko da. Txartelak salgai Sorginen Museoan (helduak: 3,50€; haurrak: 2€).
Informazio gehiago jasotzeko: 948 599 305 / 948 599 004 / info@zugarramurdi.es / www.turismozugarramurdi.com
Mendukiloko Lezea
GAIA: “Aralarreko erraiak guztien eskueran”. 11:30etan eta 16etan gehienez 10 lagunendako bi espeleoturismo bisita berezi eginen dira, 60. Hamarkadan lesean egindako lehen sarraldi dokumentatua gogora ekarriz. Gomazko bota, beharrezko eskularru eta kasko eta aurreko argiztapenez horniturik,”esploratzaile”ak pasabidetik Lakuen Galeriara jaitsiko dira eta ibilbide biribila eginen dute horretatik kanpo.
DATA: Martxoak 4, igandea
ORDUTEGIAK: - Bisitak: 11etan (euskaraz) / 12etan / 13etan / 13:30etan / 16etan / 17etan - Bisita bereziak (10 lagun gehienez): 11:30etan eta 16etan. Gutxi gorabeherako iraupena: ordu eta laurden eta ordu terdi bitartean
TOKIA: Mendukiloko Lezea
Informazio gehiago jasotzeko: 948 396 095 / mendukilo@mendukilo.com / www.mendukilo.com
Arrikrutz - Oinatiko Lezea
GAIA: Arrikrutz-Oñatiko lehoiaren eurkikuntzaren berri, Iñaki Zubeldiak, aurkitzaileak, azalduko digu zuzen zuzenean.
Iñaki Zubeldiak Oñatiko lehoia aurkitu zuenekoa. 1966an Zubeldiak Arantzazun ikasketak burutzen zebilen. Igandetako atsedenaldiak aprobetxatuz Arrikrutzeko galeria barrena joan ziren lagun taldeak aurkitu zituen Oñatiko kobetako lehoiaren aztarnak. Orain dela 30.000 urte gure lurretan bizi zen lehoia. Berak kontatuko digu zuzenean. NOIZ: Leze honetan prestatzen den jarduera berezia egun bat aurreratuko da eta martxoaren 3an, larunbatan, izanen da, arratsaldeko 16:00etan
NON: Arrikrutz-Oñatiko kobetako Interpretazio Zentroan.
NORI ZUZENDUA: Guztiontzat, baina bertaratutakoen kopurua handia bada, ume eta gazteak izango dute preferentzia Iñaki Zubeldiarekin egin beharreko bisita gidatuan.
Informazio gehiago jasotzeko: 948 082 000 / arrikrutz@oinati.org / www.oinati.org
Ekain – Ekainberriko Lezeak
GAIA: Ekainberriko Lezeak jardualdi berezi batzuk proposatu dituzte:
- Bisita bereziak Ekaingo kobazuloaren erreplikara (gainontzeko Anaitutako Lezeak bezal, sarrerak %50eko deskontuarekin). Aurretik erreserbatzea komeni da, batez ere bisita talde txikietan egiten delako eta hizkuntzaren gaiagatik. Sarrera Zestoako herrigunean aurkitzen den Ekainberriko Bulegoan erosi behar da (Portale kalea, 1), bisitaren ardua baino gutxienez 30 minutu lehenago.
- Historiaurreko bizimoduari buruzko tailer bereziak, 13:00etan eta 17:00etan; Paleolitoko estiloan margotu, sua egin eta ehizatu ahal izango da biziraupena lortzeko helburuarekin. Tailerrak euskaraz eta gazteleraz elebidunak izango dira, ordubete iraungo dute eta ordutegia itxia da.
- Euskal Herriko Laba Artearen Erakusketa Gela bisitatzeko aukera egun guztian zehar.
NOIZ: Martxoak 4, igandea, 11:00etatik – 19:00ak arte
TOKIA: Ekainberriko Lezea
Informazio gehiago jasotzeko: 943 868 811 / info@ekainberri.com / www.ekainberri.com
Sara, Pozalagua eta Kobenkobako lezeak
Leze hauetan, betiko bisita lagundutak eskeiniko dituzte. Informazio gehiago:
Sara: 0033 559 542 188 / lezea@sare.fr / www.sarakolezeak.com
Pozalagua: 649 811 673 / info@karrantza.com / www.karrantza.com
Kobenkoba: 628 576 948 / 946 806 928 / info@karrantza.com / www.karrantza.com