Mendaur eta Erreka guraso elkarteek Doneztebeko zinema martxan paratu dute. Hilabetean bitan, (bi igandetan) eta hamabortzero bi pelikula eskainiko dira bata txikiendako eta bertzea, gazte eta helduendako. Lehendabiziko emanaldia otsailaren 26an izanen da eta botako diren pelikulak hauek izanen dira: Pitufoak (arratsaldeko 16:00etan) eta X men, lehendabiziko belaunaldia (arratsaldeko 18:30ean).
Aipatu behar da emanaldi hauek ekaina bitarte eta hamabortzero burutuko direla, udan etenaldia eginen da eta heldu den udazkenean berriro segituko dutela. Ikusleek sarrera gisa euro bat ordaindu beharko dute, horrela Guraso elkarteek gastuak estaliko dituzte. Erran behar da ekimen honetan Burrunba Gazte taldeak baliabide teknologikoekin lagunduko duela eta Doneztebeko Udalak zinema aretoa utziko duela.