Frontoi laburrean ere agurtu da Migel Mari Urrutia erremontelaria

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 17a

Labriten eman zituen azken pilotakadak Migel Mari Urrutiak. Oriamendi 2010

Endika lehengusuarekin batera , 40-35 irabazi zien Urtasun eta Lizasori Navartur 2012 desafioan

Joan den astean Galarretan egin zuen bezalaxe, frontoi laburrean ere zaleak agurtu nahi izan ditu Migel Mari Urrutia erremontelari saldiastarrak. Labrit pilotalekuan Navartur 2012 desafioa jokatu zen ortzegun arratsaldean eta Endika lehengusuarekin bikote eginez, 40-35 irabazi zieten Gorka Urtasun eta Iñaki Lizasori.

Joan den astean Galarretan egin zuen bezalaxe, frontoi laburrean ere zaleak agurtu nahi izan ditu Migel Mari Urrutia erremontelari saldiastarrak. Labrit pilotalekuan Navartur 2012 desafioa jokatu zen ortzegun arratsaldean eta Endika lehengusuarekin bikote eginez, 40-35 irabazi zieten Gorka Urtasun eta Iñaki Lizasori.

Azkenean bortz tantuko aldea izan bazuen ere, aski partida gogorra eta orekatua jokatu zuten. 36-35ekoa bitarte, gehienez ere hiru tantuko aldea izan zen baten edo bertzearen alde. Beharbada Lizaso bere mailatik koxka bat beheitiago aritu zen, baina kontuan hartu behar da arras motibatua zegoen Urrutia I eta azken txanpan bere kolpea nagusitu zuen.

Partida hasi aitzinetik, Nafarroako Kirol Institutuko Miguel Pozuetak Nafarroako eskudoa jarri zion Migel Mariri. Montxo Iriarte, Nafarroako Pilota Federazioko presidenteak ere oroigarria eman zion, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioaren izenean. Jaime Agirre, Remonte Fundazioko gerenteak proiektuarekin izan duen konpromisoa eta eskaini duen laguntza eskertu zion Urrutiari. Honek, opariak jaso ondotik, eskerrak eman zizkien ikusleei emandako babesarengatik.

 

Sagardoaren Txapelketa

Galarretan ortzegun arratsaldean jokatutako jaialdian, Sagardoaren Txapelketako partida jokatu zen. Bertan, joan den urtean txapeldun suertatu ziren Juaristi eta Patxi Olazar doneztebarrak 40-30 irabazi zieten Koteto Ezkurra doneztebarrari eta Aritz Zubiri goizuetarrari.

Galarretako jaialdiko lehen partidan, Urrutia II eta Urkok 35 eta 26 irabazi zieten Juanmartiñena eta Agirrezabalari.

Sagardoaren Txapelketako partidaren ondotik, Uterga eta Etxeberria III.ak 40 eta 30 irabazi zieten Matxin III eta San Migeleri.

Azkeneko partidan, Etxeberria IV eta Aizpurua II.ak 30 eta 20 irabazi zieten Agirresarobe eta Barrenetxea IV.ari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun