Baztan eta Doneztebeko infantilen arteko futbol derbia jokatuko da larunbat eguerdian Giltxaurdin

ttIPI TTAPA 2012ko otsailaren 17a

Inauterien asteburuan murritzagoa izanen da kirol jardunaldia

Inauterien ondorioz, murritzagoa geldituko da kirol asteburua eta hori areto-futbolean, eskubaloian eta saskibaloian nabarituko da gehien bat. Futbolean ere partida guttiago izanen dira, baina talde nagusi guziek jokatuko dute. Infantil mailan ere, derbia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek larunbat eguerdian Giltxaurdin.

Inauterien ondorioz, murritzagoa geldituko da kirol asteburua eta hori areto-futbolean, eskubaloian eta saskibaloian nabarituko da gehien bat. Futbolean ere partida guttiago izanen dira, baina talde nagusi guziek jokatuko dute. Infantil mailan ere, derbia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek larunbat eguerdian Giltxaurdin. Hauek dira asteburuko norgehiagokak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Hondarribia - Beti Gazte, larunbatean 15:45ean Hondarribiko Ondartzan.

 

Nafarroako Preferente mailan

Baztan – Avance Ezkabarte, ortziralean 19:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa – Irun 1902, larunbatean 16:15ean Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte B – Danena, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin. 

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera – Ultzama, larunbatean 16:15ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe – Beti Kozkor, asteazken arratseko 20:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

Orioko - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Orioko Mendibeltz zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Paz Ziganda – Baztan, igandean 11:00etan Atarrabian.

Aurrera – Ardoi B, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Beti Kozkor – Doneztebe, asteazkenean 19:30ean Lekunberrin.

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan

Beti Gazte atsedena.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan kopan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Ardoi – Baztan, igandean 11:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD San Ignacio – Doneztebe, igandean 11:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Baztan – Doneztebe derbia larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte – CD Asdefor, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

CD Ardoi - Doneztebe FT, igandean 11:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Nafarroako neskak futbol-7

Askatasuna Burlata - Beti Gazte A, larunbatean 13:15ean Burlatako Erripagañan.

Beti Gazte B – Ardoi B, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Allerru Jaizkibel - Gure Txokoa, ortziralean 20:30ean Lezoko Bekoerrota kiroldegian.

 

Nafarroako gizonezkoen maila berezian

CD Ibararte - Atekabeltz KE, larunbatean 20:00etan Zubiriko kiroldegian.

 

Nafarroako mutiko kadeteak

CAD Irabia – Aurrera, larunbatean 11:00etan Iruñeko Irabia ikastetxean.

 

Nafarroako mutiko infantilak

Aurrera – Anaitasuna, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Kadete neskak

Baztango KT – Oberena, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Alebin neskak

Erreka – Oberena Iruasi, larunbatean 10:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Kadete mutilak

Toki Ona Bortziriak – San Cernin BNC, larunbatean 10:15ean Berako Toki Onan.

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – Mendillorri C, larunbatean 11:45ean Berako Toki Onan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun