Bardoak 2012 lehiaketako bi saio jokatuko dira eskualdean ortziralean

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 16a

Lesakako Arranon eta Leitzako Aurrera elkartean izanen dira

Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertso ekimeneko lehen faseko azken saioak jokatuko dira asteburuan. Horietatik bi eskualdean jokatuko dira, biak ortziral arratsean, Lesakan eta Leitzan. Baina eskualdetik kanpo ere ariko dira gure inguruko bertsolariak hurrengo faserako txartel baten bila. Momentuz, Leitzaundi da txartel hori segurtatua duen talde bakarra.

Otsailaren 17an, ortziral arratsean Lesakako Arrano elkartean, bertso afaria. Lesakako Rimak Exkaxko (Eneko eta Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea) eta Mailope (Aritz Saragueta, Oskar Estanga eta Miguel Angel Ortiz de Guzman) aurrez aurre.

Hasiera batean igande arratsalderako gaztetxean iragarria bazegoen ere, Leitzako saioa Aurreran eginen da. Leitza ta leitzarrak (Joxema Leitza, Mikel Azpiroz eta Jose Luis Barberia Zili), Jituk-en kontra (Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes eta Maialen Belarra).

Etxetik kanpo

Ortziral arratsaldeko 19:00etan eginen den bertso merenduaren ondotik ere izanen da eskualdeko ordezkaririk, Xirristi-Mirristi taldea (Xabier Terreros, Asier Saragueta eta Xabi Zarraluki), Erauntsi taldearen kontra (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Amaia Elizagoien) ariko baitira.

Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 19:30ean hasita bertso saioa eta gaupasa iragarri dute, Hautsi ta barratu eta Bertze Maldikoak taldeekin, hain zuzen, eskualdeko bertsolaririk ez duten bi taldeak.

Larunbat arratseko 21:00etan Iruñeko Arrano Elkartean eginen den bertso afarian Dizerdit (Xabier Silveira, Ekaitz Astiz eta Aitor Irazu) eta Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte) ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun