Odre Lacroix senpertarra aske da, eta haren ahizpa Nahia Parisera eraman dute

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 16a

Ortzegun arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea eginen da Senpereko Herriko Etxearen aitzinean

Odre Lacroix senpertarra aske utzi dute bart, eta haren ahizpa Nahia Parisera eraman dute, epailearen aurretik pasatzeko. Biak asteartean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Senperen. Parisko Sekzio Antiterroristak agindu zituen atxiloketak, eta, berri agentziek plazaratu zutenez, "higiezinen aurkako eraso saioa" egin izana leporatua diete.

Segiko militanteak dira Odre eta Nahia Lacroix, eta gazte erakundeak atxiloketak salatu ditu gaur, Baionan emandako prentsaurrekoan. Otsailaren 16an, ortzegun arratsaldeko 19:00etan bertze elkarretaratze bat eginen da Senpereko Herriko Etxearen aitzinean Naiaren askatasuna eskatzeko.

Atzo, bigarren egunez jende bilkura jendetsua egin egin zuten Senperen. 180 lagun bildu ziren bertan eta bertze 20 Kanbon eginiko elkarretaratzean. Bertzalde, Senpere Egun eta Bihar udal taldeak agiria zabaldu du atxiloketak salatuz eta jendarmeriak erakutsitako "jarrera bortitza" deitoratuz. Hautetsi abertzaleek erran dutenez, "gaur egun, aterabide demokratiko baten aldeko aro berri honetan elkarrizketa beharrezkoa dugu, gure geroa lasaitasunean eta berdintasunean iragan dezagun".

Horretaz gain, Segik erran du gazteen artean indarrak metatzeko garaia dela, Euskal Herriaren askatasuna eta bestelako gizarte bat lortzeko bidean urratsak egiteko asmoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun