Xingar eta arroltze kantatzeko denboraldia hurbiltzen ari zaigu. Duela egun batzuk Thierry Truffaut euskal ohituretan jakitate haundia duenak hitzaldia eman zuen Senperen eta orain Senpereko gazteek eta zonbait herritarrek otsailaren 17an, ortziralarekin, ospatuko diren inauteriak prestatzen dituzte.
Egun horretan, ortziral arratsaldeko 14:00etan eskolen inauteriak eginen dituzte, 18:30ean San Pantzar epaitu eta erreko dute. Ondotik ibilaldia eta musika kontzertuak izanen direlarik Compagnie Mohein eta Double Jack taldeekin. Tziganoen eta country cajun doinuak eskainiko dituzte. Aste bat lehenago, otsailaren 11n, larunbatarekin, gazteak etxez etxe ibili ziren kantu eta dantzan. Bertzalde, argazkian Zirikolatz euskal dantza taldeko gazteak ageri dira, 90eko hamarkada hastapenean etxez-etxe ibiltzen zirelarik Hartzaren eta musikarien laguntzarekin.