Otsailaren 19an, igande goizeko 09:30etik aitzinera Malerrekako eskuz binakako hamargarren pilota txapelketan, benjamin, infantil eta jubenil mailako finalerdiak jokatuko dira Lesakako udal pilotalekuan.
Lehenik benjamin mailakoak ariko dira: Aldabideko Igoa eta Mariñelarena, Goierriko Ull eta Garziaren kontra eta Aldabideko Olaetxea eta Santamaria, Orozkoko Iriondo eta Ibarrondoren kontra.
Infantil mailan, Andoaingo Oiarbide eta Aizpuru, Titin III.eko Marcos eta Salaberriren kontra ariko dira lehen finalerdian eta Errekako Salaberria eta Zugarraldeko Ventura, Lazkaoko Zubizarreta eta Sestaoko Martitegiren kontra bigarrenean.
Jubenil mailako bi finalerdiak jokatuko dira azkenik. Lehenbizikoan, Hernaniko Urkizu eta Etxegoien, Huarteko Zamora eta Errekako Anduezaren kontra eta bigarrenean Aurrera Saiazeko bi bikote ariko dira nor baino nor: Mugika eta Elustondo, Zelaia eta Iruretagoienaren kontra.
Kadeteak Donezteben otsailaren 22an
Kadete mailako finalerdiak otsailaren 22an, asteazken arratsaldeko 18:00etatik aitzinera jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan. Lehenbizikoan, Bortzirietako Errandonea eta Martinez, Donibaneko Bakaikoa eta Arandiaren kontra ariko dira.
Bigarrenean, Donibaneko Laso eta Martija, Bortzirietako Beñat Mitxelena eta Jon Olaizolaren kontra ariko dira finalerako txartelaren bila.
Senior mailetako finalak erabakiak
Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldean jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan Malerrekako hamargarren eskuz binakako txapelketako lehen finalerdiak, senior elite eta bigarren mailako kategorian.
Bigarren mailako senior kategorian, lehenbiziko finalerdian ez zen kolorerik izan eta Ilunpeko Aizpuru eta Otamendik 22 eta 4 irabazi zieten Buruzgaingo Soto eta Garciari. Bigarrena berdinduago joan zen eta Txarutako Unai Arraztoak eta Gure Txokoako Gorka Retegik 22 eta 18 irabazi zieten Epleko Odriozola eta Aranbururi.
Elite kategorian, berriz, Txarutako Diaz eta Xabi Arraztoak 22 eta 18 irabazi zieten Errekako Bendoiro eta Eskuderorik lehenbiziko finalerdian eta Usurbilgo Santxo eta Altunak 22 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenari bigarrenean.
Beraz, otsailaren 25ean Donezteben jokatuko diren finaletarako protagonistak badira senior kategorietan. Bigarren mailan, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendi eta Txarutako Arraztoa eta Gure Txokoako Retegi izanen dira aurrez aurre; elite mailan, berriz, Txarutako Diaz eta Arraztoa eta Usurbilgo Santxo eta Altunaren arteko norgehiagoka izanen da.
Alebin mailako jardunaldia jokatu zen otsailaren 16an
Otsailaren 16an, ortzegun arratsaldean alebin mailako final laurdenetako partidak jokatu ziren Donezteben, honako emaitza hauekin:
Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxeak, 18; Tolosako Olazabal eta Erasok, 6
Ziotzako Ugartemendia eta Otaegik, 3; Ilunpeko Egiguren eta Iriartek, 18
Errekako Olaetxea eta Telletxeak, 13; Andoaingo Alberdi eta Arangurenek, 18
Alde Zaharreko Jose Luis eta Salaberriak, 5; Oberenako Oskoz eta Matak, 18