Senior elite eta bigarren mailako finalistak erabaki dira Malerrekako pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 16a

Bortz kategoriako finalerdiak otsailaren 19an jokatuko dira Lesakako frontoian

Otsilaren 15ean, asteazken arratsaldeam jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan Malerrekako hamargarren eskuz binakako txapelketako finalerdiak, senior elite eta bigarren mailako kategorian.

Otsilaren 15ean, asteazken arratsaldeam jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan Malerrekako hamargarren eskuz binakako txapelketako finalerdiak, senior elite eta bigarren mailako kategorian.

Bigarren mailako senior kategorian, lehenbiziko finalerdian ez zen kolorerik izan eta Ilunpeko Aizpuru eta Otamendik 22 eta 4 irabazi zieten Buruzgaingo Soto eta Garciari. Bigarrena berdinduago joan zen eta Txarutako Unai Arraztoak eta Gure Txokoako Gorka Retegik 22 eta 18 irabazi zieten Epleko Odriozola eta Aranbururi.

Elite kategorian, berriz, Txarutako Diaz eta Xabi Arraztoak 22 eta 18 irabazi zieten Errekako Bendoiro eta Eskuderorik lehenbiziko finalerdian eta Usurbilgo Santxo eta Altunak 22 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenari bigarrenean.

Beraz, otsailaren 25ean Donezteben jokatuko diren finaletarako protagonistak badira senior kategorietan. Bigarren mailan, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendi eta Txarutako Arraztoa eta Gure Txokoako Retegi izanen dira aurrez aurre; elite mailan, berriz, Txarutako Diaz eta Arraztoa eta Usurbilgo Santxo eta Altunaren arteko norgehiagoka izanen da.

 

Bertze hainbat finalerdi Lesakan igandean

Handienen kategorietan finalean zein izanen diren erabaki ondotik, bertze kategorietan ere hori egitea falta da. Otsailaren 19an, igande goizeko 09:30etik aitzinera hainbat finalerdi jokatuko dira Lesakako udal pilotalekuan.

Lehenik benjamin mailakoak ariko dira: Aldabideko Igoa eta Mariñelarena, Goierriko Ull eta Garziaren kontra eta Aldabideko Olaetxea eta Santamaria, Orozkoko Iriondo eta Ibarrondoren kontra.

Infantil mailan, Andoaingo Oiarbide eta Aizpuru, Titin III.eko Marcos eta Salaberriren kontra ariko dira lehen finalerdian eta Errekako Salaberria eta Zugarraldeko Ventura, Lazkaoko Zubizarreta eta Sestaoko Martitegiren kontra bigarrenean.

Kadete mailako finalerdi bat ere jokatuko da, Bortzirietako Beñat Mitxelena eta Jon Olaizola, oraindik zehaztu gabeko arerioen kontra.

Jubenil mailako bi finalerdiak jokatuko dira azkenik. Lehenbizikoan, Hernaniko Urkizu eta Etxegoien, Huarteko Zamora eta Errekako Anduezaren kontra eta bigarrenean Aurrera Saiazeko bi bikote ariko dira nor baino nor: Mugika eta Elustondo, Zelaia eta Iruretagoienaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun