Bertizko Turismo Partzuergoa Navarturren egonen da, Urdazubi eta Zugarramurdiko udalekin batera, ortziraletik igandera. Azoka hau barneko turismo deitzen denera zuzentzen da, hau da, Nafarroako bertze puntuetatik datorrena eta bere garrantzia duena ere.
Partzuergoak, beti bezala, bere alojamendu, aktibitate eta jatetxeen eskaintza eramanen du, Baztan-Bidasoaren argitaratzen dituen giden bitartez. Era berean Zugarramurdi eta Urdazubiko udalek eta Baztan-Bidasoako bertzeek argitaratzen duten materiala, bere baliabide eta eskaintza turistikoekin eskuragai jarriko dira.
Honetaz gain, Navarturreko ferian promozio berezi bat eskaini behar dute: deskontu bonoak 2x1 Zugarramurdiko museoan, Urdazubiko leze eta monastegian eta Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen zenbait bisita gidatuetan, bai natur baliabidekin bai kultur ondarean. Informazio gehiago: www.consorciobertiz.org
Teknikariek eta bazkide batzuk egun hauetan ospatuko den Nafarroako Landa Turismoko Kongresuan ere parte hartuko dute.
Lehen sorospenen ikastaroa
Bertze aldetik, Partzuergoa lehen sorospenen inguruko ikastaroa egiten ari da. Bertan, Leurtzako urtegietako monitoreek, Beintza-Labaien eta Lesakako aterpeen monitoreek, Urdazubiko Ikaburua jatetxeak, Makullukoborda (Elizondo), Etxezuria (Ziga), Martiornia (Oitz) eta Erretenekoborda (Bera) landetxeek parte hartzen dute.
Beraz, arlo turistiko ofizio desberdinak eta eskualde osoan sakabanatutakoak, euren ahalmena turistei arreta emateko kalitate haundiagorekin. Lehendik, elikagai erabiltzailearen ikastaroa egin zen, baita informatika eta web orrienak ere eta honenbertzez, Partzuergoak bukatutzat ematen du aurtengo formakuntza denbora. Izan ere, udaberriarekin eta Aste Santuarekin, turismo aktibitatea martxa hartzen hasiko da eta bazkideek denbora guttiago izaten dute libre. Bertizetik bere gogobetetasuna adierazi dute, parte hartze altua eta ikastaroen iritzi onak direla eta.
Bidasoko mendi ibilbide borobila
Azkenik, Partzuergoa mendizale bolondresak bilatzen ari da, Baztan-Bidasoko mendi ibilbide borobila egiteko, Nafarroako Mendi Federazioarekin elkarlanean. Interesa dutenek, izena eman dezakete emailez edo telefonoz harremanetan jarriz Partzeurgoarekin. Martxoan ikastaro txiki bat eginen da eta udaberrian irteerak markaketa egiteko.