Migel Mari Urrutiak Labriten jokatuko du bere azken partida otsailaren 16an

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 15a

Eskuinean ageri diren Juaristi eta Olazarrek Sagardoaren txapelketako lehen partida jokatuko dute ortzegunean Galarretan. Ezkerreko Endika eta Urrutiak, berriz ere bikote eginen dute Labriten. Oriamen

Galarretan, Sagardoaren Txapelketan ariko dira Ezkurra eta Zubiri, iaz txapeldun izan ziren Juaristi eta Olazarren kontra

Erremontezaleek bi hitzordu eder izanen dituzte otsailaren 16an. Ortzegun arratsaldeko 16:00etan hasita Hernaniko Galarretan lau partidako jaialdia izanen da. Tartean, Sagardoaren txapelketaren barrenean, iaz txapeldun izan ziren Juaristi eta Patxi Olazar doneztebarra, Koteto Ezkurra eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra ariko dira. 19:30ean Labriten, berriz, Migel Mari Urrutiak bere azken partida jokatuko du.

Erremontezaleek bi hitzordu eder izanen dituzte otsailaren 16an. Ortzegun arratsaldeko 16:00etan hasita Hernaniko Galarretan lau partidako jaialdia izanen da. Tartean, Sagardoaren txapelketaren barrenean, iaz txapeldun izan ziren Juaristi eta Patxi Olazar doneztebarra, Koteto Ezkurra eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra ariko dira. 19:30ean Labriten, berriz, Migel Mari Urrutiak bere azken partida jokatuko du.

Galarretako jaialdiari dagokionez, Sagardoaren Txapelketako partida bakarra jokatuko da, jaialdiko bigarrena. Bertan, joan den urtean ustekabean txapeldun suertatu ziren Juaristi eta Patxi Olazar doneztebarra, Koteto Ezkurra doneztebarraren eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra ariko dira, A multzoko lehen partidan. Goizuetarrak maila honetako lehen partida jokatuko du, baina aitzinean txapeldun handia izanen du lagun. Gainera, koadro osoan azken urtean gehien hobetu duen erremontelaria da goizuetarra, langilea eta hutsegite gutti egiten duena. Aitzinean, bikote orekatua izanen dute, joan den urteko txapelarekin erakutsi zuten bezala.

Galarretako jaialdiko lehen partidan, Juanmartiñena eta Agirrezabala, Urrutia II eta Urkoren kontra ariko dira, 35 tantura.

Sagardoaren Txapelketako partidaren ondotik, Uterga eta Etxeberria III, Matxin III eta San Migelen kontra ariko dira, 40 tantura.

Azkeneko partidan, Etxeberria IV eta Aizpurua II, Agirresarobe eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira, 30 tantura.

 

Urrutiaren azkena Labriten

Galarretan despedida egin ondotik, frontoi laburrean ere azken partida jokatuko du Migel Mari Urrutia saldiastarrak, Mexikora joan aitzinetik. Ortzegun arratsaldeko 19:30ean izanen da hitzordua. Endika lehengusuarekin bikote eginez, Gorka Urtasun eta Iñaki Lizasoren kontra ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun