Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako hamargarren pilota txapelketaren barrenean, kadete mailako final laurdenetako hiru partida jokatu ziren otsailaren 14an, astearte arratsaldean Donezteben.
Bortzirietako Errandonea eta Martinezek 18 eta 4 irabazi zieten Alde Zaharreko Chiapuso eta Arangureni.
Olaburuko Calleja eta Otaduy agertu ez zirenez, Errekako Bakaikoa eta Medina zuzenean sailkatu dira finalerdietarako.
Bortzirietako Mitxelena eta Olaizolak 18 eta 12 irabazi zieten Ziotzako Peña eta Erasuni.
Final laurdenetako jardunaldi hau otsailaren 18an, larunbat goizeko 09:30ean osatuko da. Errekako Telletxea eta Santxes, Donibaneko Laso eta Martijaren kontra ariko dira finalerdietarako azken txartelaren bila.