Frantziako Poliziak bi ahizpa atxilotu ditu Senperen, kale erasoak leporatuta. Askatasunaren arabera, Odre eta Naia Lacroix dira atxilotuak. Zehaztu duenez, Ahetze eta Senpere artean, Ibarrun auzoan dago etxea. Gaineratu duenez, espekulazioaren kontrako eraso bat leporatu diete bi ahizpei. Terrorismoaren kontrako Polizia taldea joan da haien bila.
Euskadi Irratiak azaldu duenez, hainbat ibilgailu eraman ditu Poliziak, eta bidea itxi dute.
Askatasunak otsailaren 14an, asteartea arratsaldeko 19:00etarako elkarretaratzea deitu du, Senpereko Herriko Etxearen aitzinean.