Iruñetik Irunerako norabidean itxita dago Belateko tunela

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 13a

Otsailaren 13an, astelehen arratsaldeko 19:00etan irekiko omen da

N-121-A errepidean, Iruñetik Irunerako norabidean itxia dago Belateko tunela eta beraz, hiriburutik gure ingurura datozen ibilgailuek Belateko mendatetik etorri behar dute. Karril hori bakarrik dagoi itxia, Iruñera joateko ez baitago arazorik. Irunerako norabidea ere otsailaren 13an, astelehen arratsaldeko 19:00etan irekiko da.

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentutik jakinarazi dutenez, tunelen barrenean zeuden izotz-kandelak kentzean, “lur jausi txikiren bat” izan zen. Momentuz, sare batzuk jartzen ari dira, errefortzurako, eta tenperaturak egokiago izatearekin, behar diren erreparazioak eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun