Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren hainbat partida jokatu dira igandean

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 13a

Senior mailetako finalerdiak otsailaren 15ean jokatuko dira

Doneztebeko Erreka elkarteak hamargarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren hainbat partida jokatu dira igandean eta senior elite eta bigarren mailako finalerdiak asteazkenean, otsailaren 15ean jokatuko dira Donezteben.

Doneztebeko Erreka elkarteak hamargarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren hainbat partida jokatu dira igandean eta senior elite eta bigarren mailako finalerdiak asteazkenean, otsailaren 15ean jokatuko dira Donezteben.

 

Benjaminak Legasan

Benjamin mailako partidak igande goizean jokatu ziren Legasan. Aldabideko Igoa eta Mariñelarenak 18 eta 4 irabazi zieten Leitzako Goikoetxea eta Barrancori. Urretxuko Uli eta Garziak 18 eta 14 irabazi zieten Lazkaoko Arnaz eta Larrañagari. Aldabideko Olatexea eta Santamariak 18 eta 10 irabazi zieten Ziotzako Ugartemendia eta Perurenari. Orozkoko Iriondo eta Ibarrondok 18 eta 7 irabazi zieten Ziotzako Aizpuru eta Etxeberriari.

 

Alebinak Iruritan

Alebin mailakoak Iruritan aritu ziren. Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxeak 18 eta 3 irabazi zieten Paz Zigandako Etxeberria eta Santamariari. Orozkoko Olaguenaga eta Barbara agertu ez zirenez, Olazabal eta Eraso tolosarrek zuzenean aurrera egin dute txapelketan. Ziotzako Ugartemendia eta Otaegik 18 eta 7 irabazi zieten Errekako Otxoteko eta Munitibarko Okamikari. Ilunpeko Egiguren eta Iriartek 18 eta 3 irabazi zieten Lazkaoko Ruiz eta Baztarrikari. Zestoako Odriozola eta Salegi eta Zizurko Arribillaga eta Roldan agertu ez zirenez, Errekako Olaetxea eta Telletxeak eta Andoaingo Alberdik eta Etxeberriak zuzenean aitzinera eginen dute. Alde Zaharreko Jose Luis eta Salaberriak 18 eta 16 irabazi zieten Txukuneko Mintegi eta Lizarralderi eta Oberenako Oskoz eta Matak 18 eta 3 irabazi zieten Bortzirietako Ongareti eta Larretxeari.

 

Infantilak Lesakan

Infantil mailakoak Lesakan aritu ziren igande giuzean. San Migueleko Azkune eta De la Cruz agertu ez zirenez, zuzenean Andoaingo Oiarbidek eta Aizpuruk egin dute aitzinera. Titin III.eko Marcos eta Salaverrik 18 eta 3 irabazi zieten Bortzirietako Kanabal eta Burlatako Agirreri. Errekako Salaberriak eta Zugarraldeko Venturak 18 eta 16 irabazi zieten Burlatako Bidaurreta eta Eskiroz-i. Lazkaoko Zubizarretak eta Martitegik 18 eta 2 irabazi zieten Alde Zaharreko Albisu eta Alberdiri.

 

Jubenilak Donezteben

Igande goizean jubenil mailako lau partida jokatzekoak ziren Donezteben, baina azkenean bi bertzerik ez ziren jokatu. Añorgako Mugika eta Cristobal agertu ez zirenez, Hernaniko Urkizu eta Etxegoienek egin dute aitzinera eta Olaburuko Diez eta Atxabal agertu ez zirenez, Aurrera Saiazeko Zelaia eta Iruretagoienak egin dute aitzinera. Aurrera Saiazeko Mugika eta Elustondok 22 eta 17 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Mendi eta Etxebert-eri eta Uharteko Zamorak eta Errekako Anduezak 22 eta 14 irabazi zieten Lagunakeko Etxeberria eta Saenz de Pipaon-i.

 

Senior elite eta bigarren mailako finalerdiak otsailaren 15ean Donezteben

Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldeko 17:30etik aitzinera jokatuko dira senior elite eta bigarren mailako finalerdiak Doneztebeko pilotalekian.

Bigarren mailan, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendi, Buruzgaingo Soto eta Garciaren kontra ariko dira lehen finalerdian, eta Txarutako Unai Arraztoa eta Gure Txokoako Gorka Retegi, Epleko Odriozola eta Aranbururen kontra bigarrenean.

Elite mailan, berruz, Errekako Bendoiro eta Eskudero, Txarutako Diaz eta Arraztoaren kontra ariko dira lehenik eta Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelena, Usurbilgo Santxo eta Altuna, ondotik.

 

Alebin mailakoak otsailaren 16an Donezteben

Otsailaren 16an, ortzegun arratsaldeko 18:30etik aitzinera alebin mailako jardunaldi berri bat jokatuko da Doneztebeko pilotalekuan.

Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxea, Tolosako Olazabal eta Erasoren kontra ariko dira; Ziotzako Ugartemendia eta Otaegi, Ilunpeko Egiguren eta Iriarteren kontra; Errekako Olaetxea eta Telletxea, Andoaingo Alberdi eta Etxeberriaren kontra eta Alde Zaharreko Jose Luis eta Salaberria, Oberenako Oskoz eta Mataren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun