Otsailaren 11n, larunbat arratsaldean jokatu zen Galarretan Sagardoaren II. Txapelketako lehen jardunaldia, B multzoko bi partidekin. Lehenbizikoan Oñatz eta Julen San Migelek 33 eta 40 irabazi zieten Endika eta Lizasori. Bigarrenean, Etxeberria IV eta Etxeberria III.ak 40 eta 32 irabazi zieten Gorka Urtasun eta Barrenetxea IV.ari.
Lehenbiziko partidan, gehienetan aitzinetik ibili ziren Oñatz eta San Miguel. Halere, hasierako 4-7koaren ondotik, 12-11 irabazten jarri ziren Endika eta Lizaso. Baina hamazazpina berdindu ondotik, urdinak aitzindu ziren markagailuan, 21-24, 27-31 eta behin betiko 33-40. San Miguelek bere indarra nagusitu zuen eta Oñatzek ongi lagundu zion, erritmo handiko partidan. Doneztebarrak 15 tantu egin zituen, 7 tantu sakez eta 3 pilota galdu zituen. Oñatzek 15 tantu egin eta 5 galdu egin zituen. Gorrietan, beharbada Endikak ez zuen min gehiegirik egin aitzineko koadroetan. Lizasok 8 tantu egin zituen jokoan, 3 sakez eta pilota bakarra galdu zuen. Endikak 11 tantu egin eta 2 galdu zituen.
Bigarren partidan, Etxeberria III.a doneztebarrak sasoiko dagoeka erakutsi zuen berriz ere. 2-7 eta 8-11 galtzen hasi ziren, baina partidari eutsi eta markagailuari buelta eman zioten Etxeberriatarrek, 23-17, 29-25, 35-31 eta 40-32. Etxeberria IV eroso aritu zen aitzinean, bizkarra ongi zaindua zuela ikusita. Urtasun ez zen eroso ibili, eta tantu bikainak egin bazituen ere, ez zuen erregulartasuna mantendu. Barrenetxeak hiru falta egin zituen sakez eta gogrriek min egin zioten errebotean.
Larunbateko emaitzak Galarretan
Zulaika-Zubiri, 19; Urrutia II-Agirrezabala, 35
Endika-Lizaso, 33; Oñatz-San Miguel 40 Sagardoaren txapelketa
Etxeberria IV-Etxeberria III, 40; Urtasun-Barrenetxea IV, 32 Sagardoaren txapelketa
Matxin III-Urko, 30; Agirresarobe-Olazar, 22