Doneztebeko inauteriak otsailaren 16tik 18ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 15a

Karroza ikusgarriak ikusiko dira larunbat arratsaldean Donezteben. Artxiboko argazkia

Baserrietako eskea ortziralean eta karrozen desfilea larunbatean

Herri aunitzetan Ortzegun Gizen, Orakunde edo Oilar Ttunttun ospatzen duten egunean abiatuko dira Doneztebeko inauteriak. Otsailaren 16tik 18ra ospatuko dira, ortzegunetik larumbatera.

Herri aunitzetan Ortzegun Gizen, Orakunde edo Oilar Ttunttun ospatzen duten egunean abiatuko dira Doneztebeko inauteriak. Otsailaren 16tik 18ra ospatuko dira, ortzegunetik larumbatera.

Otsailaren 16an, ortzegun arratseko 20:00etan Trikipoteoa eginen da. 21:00etan afaria Elkartean. Afalondoan, mahainguruan musika.

Otsailaren 17an, ortziral goizeko 09:00etan baserrietan eskea eginen dute gazteek Titi ostatutik abiatuta. Gazteak bi taldetan banatuko dira eta behin baserrietako eskea egin eta gero, eguerdian berriz ere elkartu eta Leitzarako bideko tailerrak bisitatuko dituzte. 14:00etan bazkaria izanen dute. Bazkalondoan musika izanen da Modesto eta haren akordeoiarekin. 21:00etan Kuadrilen afaria.

Otsailaren 18an, larunbat eguerdiko 13:00etan bazkaria izanen da Santamarian. 16:30ean Karrozen desfilea eginen da, Aparan industrialdetik aterata. 22:00etan koadrilen afariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun