Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketan gizonezkoen 600 kiloz beheitiko kategoriako finala jokatu zen otsailaren 11n, larunbatean Berriozarko udal kiroldegiko pilotalekuan. Abadiño A nagusitu zen eta Amaiur azpitxapeldun izan zen. Hirugarren postua Ibarrarentzat izan zen, laugarrena Arrigorriagako Sokarrirentzat, bosgarrena Ezpeletako Ñapurrak taldearentzat eta seigarrena Abadiño B taldearentzat.
Emakumezkoak 500 kilokoan
Larunbateko saio berean, emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten lehian ariko diren bost taldeek: Badaiotz (Gasteiz, Araba), Bizindar (Artziniega, Araba), Sakana (Arbizu, Nafarroa), Ibarra (Gipuzkoa) eta Berriozar (Nafarroa). Lehen jardunaldian bezala, Badaiotz nagusitu zen, Sakana bigarren izan zen, Ibarra hirugarren, Berriozar laugarren eta Bizindar bosgarren.
Otsailaren 18an, Arrigorriagako pilotalekuan gizonezkoen 560 kiloko txapelketa jokatuko da saio bakarrean eta emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken saioa eginen da.
Hurrengo hitzordua, otsailaren 23 eta 24an Eskoziako Perth hirian jokatuko den Munduko klub arteko txapelketa izanen dute euskal taldeek. Gizonezkoetan, Amaiurrek 560 eta 600 kiloko txapelketan parte hartuko du eta 560 kiloko mistoan.