Migel Mari Urrutiak denboraldi baterako erremontea uztea erabaki du

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 9a

Gaur egungo erremonte profesionalean, pilotaririk onenetarikoa den Migel Mari Urrutia saldiastarrak denboraldi baterako erremontea uztea erabaki du, «arra­zoi pertsonalak» tarteko Mexikora bizitzera joatea erabaki duelako. Otsailaren 4an egitekoa zuen azken partida Urru­tia I.ak, baina hori baino lehen, urtarrilaren 28an Oskar anaiarekin batera jokatu zuen, anaia gazteenak 2010ean profesionaletan de­bu­ta­tu zuenetik lehenbiziko aldiz. Baita irabazi ere. Urtasun eta Aizpurua II.aren kontra 40-38 irabazi bai­tzuten Urru­tia anaiek. Oriamendi 2010 enpresak, bere aldetik, Saldiasko atzelariaren lana eskertu nahi izan du eta «egunen batean itzul­tzea erabaki­ko balu, ateak zabalik izanen dituela» adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun