2011ko erremontista onenari emandako Urrezko Erremontea Koteto Ezkurra doneztebarrarentzat izan da. Urtarrilaren 26an Galarretan eman zen lehen aldiz sari hau eta Oriamendi 2010 enpresak honela saritu zuen Kotetoren urte bikaina. 38 urterekin, buruz buruko txapelketa ofiziala irabazi zuen Ezkurrak irail hasieran eta Orona buruz buruko Masterra urtarrilaren 7an. Gainera, binakako erremonte txapelketan finalerdietaraino ailegatu zen Aizpurua II.arekin eta horregatik guztiagatik lehenbiziko aldiz eman den Urrezko Erremontea eskuratu zuen.