«Aurkaria egur haundiekin pixka bat deskuidatuko den itxaropena dut»

Gurutze PIKABEA 2012ko ots. 9a, 12:26

Xabier Mindegia aizkoran. Artxiboko argazkia

Otsailaren 19an Julen Kañamaresen kontra aizkora apustua jokatuko du Xabier Minde­giak (Beintza-Labaien, 1984) Donezteben. 12:00­etatik aitzinera, aizkolari bakoitzak zor­tzi kana­erdiko eta bi oinbiko moztu beharko ditu. Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuko ditu eta de­safioa Nafarroako Herri Kirol Fede­ra­zioak kontrolatuko du. Dopinaren kontrako proba ere pasatu beharko dute. Beintza-Labaiengoarentzat bigarren desafioa izanen da eta apus­tua­ren atarian, nola dagoen jakin nahi izan dugu.

Ikusmin haundia piz­tu­ du aurtengo lehen­bizi­ko aizkora apustuak, na­hi­ko parekatua izan daite­keela baitiote iragarpenek. Xabier Mindegiak eta Julen Kañamaresek (Aros­­tegi, 1989) jokatuko dute, beintzarrak egindako deiari Kañamaresek baiezkoa eman zion, eta hitzordua otsailaren 19an egin dute Donezte­ben, 12:00etan.

Apustuaren atarian, en­­trenamenduetan buru­belarri topatu dugu Mindegia. «Asko» entrena­tzen ari dela aitortu digu, «besterik ez dut egiten, lana, entrenatu eta lo», dio irribarrez. Eta eguna ailegatu arte ez omen du besterik eginen. Desafioa dela eta, ez omen dago ur­duri, nahiz eta «buruan beti pentsamendu horrekin» dabilen. Ez da guttia­gorako. Izan ere, alde ba­koi­tzak 3.000 euro paratu ditu jokoan, eta zortzi kanaerdi­ko eta bi oinbiko moztu beharko dituzte. Bi oinbi­koak eta bi kanaerdiko Ka­ñama­re­­sek eramanen ditu plazara eta gainerakoak bein­tza­rrak. Halaxe adostu bai­tzuten apustua hi­tzartu zutenean. Bere egu­rrak no­lakoak izanen diren galdetzera ez gara ausartu. Are gehiago, galdetu­ gabe, ez duela erranen eran­tzun digu. Beraz, eguna ailegatu bitarte sekretua. Aurkariaren egurrak nola­koak diren ere ezin izanen dugu aurretik jakin, baina Minde­giaren irudiko, «onak izanen dira»­.­

Bere bigarren apustua izanen du Beintzako gazteak, lehenbizikoa Otañoren aurka jokatu bai­­tzuen orain urte ba­tzuk. Orduan ezin izan zuen irabazi, baina aldi ho­netan bi aizkola­riak «berdintsu» ikusten di­tu: «halere, egur haundiekin pix­ka bat des­kui­da­tuko den itxa­ro­pe­na badut».­

Gainerakoan, apustua dela eta, denetarik so­ma­tu­ du inguruan: «ba­tzuk hainbeste diru joka­tuta harrituak daude, beste batzuek ez duela me­rezi diote, baina ba­tzuk animatu egiten naute».

 

Pilotatik aizkorara

Etxean aizkora beti ezagutu duen arren, 16 urte bete arte ez zuen kirol hau probatu Mindegiak. Ordura arte, esku pi­lotan ibili zen: «16 urte bete arte pilotan aritu nin­tzen eta ez nuela deus egiten ikusita, pilota utzi eta aizkoran hasi nintzen. Pixka bat moldatzen naiz, eta moldatzen naizen bitartean, horrekin segitu­ko­ dut», adierazi digu. Aiz­koran hasi eta bereha­la nabarmendu zen, probatu zuen urte be­rean­ egin baitzuen txa­pelkete­tarako saltoa; Na­fa­rroa­ko hirugarren mailakoan, hain zuzen. Martin aita izan zuen irakasle­.

Gaur egun, berriz, aizkoraz aparte lanean ere badabil eta lana eta entre­namenduak egiteko nola­ edo hala moldatzen omen da: «lanarekin denbora guttiago izaten da entrenatzeko eta batzuetan ilun­duta aritzen naiz, ahal den bezala». Bere asteko­ mar­txaren berri ere eman digu: «pare bat aldiz aizkoran aritzen naiz, beste­ pare bat aldiz mendira joa­ten naiz eta batzuetan­ gi­m­nasiora». Zaintzen dela ere kontatu digu, baina...: «juerga utzi dut, baina jatekoa pixka bat gehixeago ere begiratu beharko nuke». Aizkoran ongi molda­tzen den arren, aurkari «asko» dituelakoan dago: «ni baino puskaz aiz­kola­ri ho­beak badira». Eta aizkolari bat aukera­tzeko­tan Donato Larre­txea ai­pa­­tu digu. Plaza, ordea, etxekoa: «Labaiengo plaza».

Apustuak baino nahiago omen ditu txapelketak, «apustuekin pertsona asko estutzen delako». Dena den, orain apus­tuari­ heltzea toka­tzen zaio eta bere aldetik, hila­ren 19an ahal dena egiten saiatuko da. Berea izan zen apustura­ko ideia eta berea izatea nahi du garaipena ere. Ea bada, gauzak nahi bezala ateratzen zaizkion.

 

16 URTEREKIN AIZKORAN

«16 urte bete arte pilotan aritu nintzen eta ez nuela deus egiten ikusita, pilota utzi eta aizkoran hasi nintzen. Pixka bat moldatzen naiz eta moldatzen naizen bitartean, horrekin segituko dut»


APUSTUA BURUAN

«Apustua dela eta, ez nago urduri baina buruan beti pentsamendu horrekin nabil. Lana, entrenatu eta lo, besterik ez dut egiten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun