Herriko kontuak

Franck DOLOSOR 2012ko otsailaren 9a

Utzitako argazkia

Herriko hautetsiak 2012ko aurrekontua prestatzen ari dira eta aurten 5.096.500 euro baliatuko dituzte funtzionamendurako eta bertze 6.448.869 inbertsioak egiteko. Hauen artean daude bideak eta argiztapena bainan baita Urguri aldean eginen den Utsalea deitu aparkaleku berria, aintzirako club house tenis jokalarien aterpe berria edo argazkian ageri den karrika nagusiko pilota plazako zahar berritzea ere. Lan hauek laster bururatuko dituzte eta itxura zinez berria emanen dio gure errebote maitagarriari eta bere inguru hurbileneri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun