Badira hamar urte jadanik euroak baliatzen ditugula egun guziz, bainan frankoak baldin badituzue oraino sakelean edo armario zokoan, jakin ezazue egun guti baizik ez zaizuela gelditzen bilete hauek aldatzeko.
Frantziako bankuak otsailaren 17an finkatu du azken epea eta hortik goiti frankoek ez dute gehiago inolako baliorik izanen, ez dira gehiago aldatzen ahalko euroen truke. Frankoak aldatu nahi dituenak Frantziako bankuak Baionako hiri erdialdean duen bulegorat joan beharko du, erran bezala, otsailaren 17a baino lehen.