Euskararen aldeko dinamika berpizteko bilkura eginen da Senperen otsailaren 23an, ortzegunarekin. Hitzordua arratsaldeko 7etan finkatua da Elkartetxean. Euskara sustatzeko ideiak bildu nahi ditu berriki Bai Euskarari Akordioa eta Ziurtagiria Senperen ere landu dituen Kontseilua elkarteak.