Urte hastapen guziz bezala, herriko hautetsiek beren agiantzak eskaini dizkiete herriko elkarteetako ordezkariei. Aurten ere Bernard Auroy Uztaritzeko kantonamenduko kontseilari nagusiak parte hartu zuen ekitaldian eta hor, Christine Bessonart andere auzapezak jakinarazi du orotarat 5.680 lagun bizi garela Senperen.
Iaz, denerat 68 sortze izan ziren, 53 heriotze eta 22 ezkontza. Senpere hego Lapurdiko herri elkargoko kidea da eta laster herrien arteko egitura hau hiri elkargoa bilakatuko da. 750 mila euroko aintzinkondua izatetik 1,5 milioikoa izanen du, beraz, alde batetik, 65.000 lagun biltzen direlakoz hor eta gainerat, laster Hendaiak 15.000 biztanle izanen baititu ofizialki. Bi baldintza hauek behar dira gure herri elkargoa hiri elkargo bilakatzeko eta laster biak beteak izanen dira.
DATUA
68 SORTZE izan ziren joan den urtean gure herrian; 53 heriotza eta 22 ezkontza.